Harreman korapilatsuak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko ira. 17a, 18:30

Girasoles silvestres. (Argazkia: Donostia Zinemaldia)

Izenburua: Girasoles silvestres Zuzendaria: Jaime Rosales Antzezleak: Anna Castillo, Oriol Pla, Quim Àvila, Lluís Marquès, Manolo Solo, Carolina Yuste Iraupena: 107 min. 

Girasoles silvestres-ek bi seme-alaba duen neska batek gizonekin dituen harreman desberdinak kontatzen dizkigu. Rosalesen istorioa hiru ataletan zatituta dago. Atal bakoitzak neskaren bikoteen izenak dituzte. Lehenengo gizona nartzisista, bizizalea, desorekatuta eta posesiboa da. Bigarrena haurren aita da eta ez du erantzukizunik nahi. Hirugarrena ulergarriena eta aurreratuena da, baina ezarritako ideia batzuetatik oraindik guztiz askatu ez dena.

Gu hiru harreman horien lekuko izango gara. Rosalesek naturaltasunez sartzen gaitu neskaren bizitzan, jasaten dituen egoerak ikusteko. Hiru istorioak sarritan ematen dira gure gizartean. Lehengoa tratu txarren inguruan; bigarrenak, gizonaren utzikeria eta heldutasun eza erakusten dizkigu; eta hirugarrenean, gizonaren ikuspegi eboluzionatuagoa erakusten digu. Agian bigarren istorioan gizonaren aldaketari garapen zerbait falta zaio.

Anna Castillo aktoreak eta berarekin lan egiten duten aktore guztiek sinesgarritasuna ematen diote kontatzen zaigun istorioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak