'Todo a la vez en todas partes' pelikula: Graziarik gabeko zentzugabekeria

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko eka. 17a, 11:07

Txinatar jatorriko senar-emazte batzuek garbitegi bat dute. Haien egoera ekonomikoa larria da, eta ogasun ikuskaritza baten zain daude. Urte berri txinatarra dela eta, festa bat egingo dute. Txinatik etorri den aitonak ez daki bilobaren bikotekidea emakumea denik. Hori da, gutxi gorabehera, filmaren abiapuntu ulergarria.

Horrek istorio eroa ekarriko du. Bertan superheroiak, arte martzialak, unibertso paraleloak eta pertsonaiak mugitzeko dimentsio ezberdinak nahasten dira. Todo a la vez en todas partes komedia zentzugabea eta neurrigabea da. Izenondo horiek erakargarriak ematen badute ere, dibertitze teoriko horrek gertatzen ari den guztiari inolako logikarik, zentzurik edo graziarik ematen ez dionean aspergarri bihurtzen da. Are gehiago, kontuan hartuta filmak bi ordu baino gehiago irauten duela.

Gidoilariek euren burutazioekin ez dute filma interesgarri egiten. Muntaketa eta eszenaratze-lan handia dago zentzugabekeria horri distira ematen saiatzeko. Ikusleak alferreko lana egiten du filmetik zerbait argia ateratzeko. Zerbait atzemateagatik, pentsa genezake filmak esaten digula komenigarria dela gauzak erlatibizatzea, besteekin harkorragoa eta atseginagoa izatea, gauzei eta geure buruari hainbesteko garrantzirik ez ematea eta mundu kaotiko honetako uneak gozatzen jakitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak