'Cinco lobitos' filma: Bizitzaren gorabeherak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko eka. 10a, 13:11

Amaia eta Javi guraso izan dira. Lan kontuengatik, Javik etxetik kanpo pasa behar du denbora bat, eta Amaia bakarrik eta gainezka sentituko da alabaren zaintzaren aurrean, eta gurasoen etxera itzuliko da, aldi baterako.

Bikote-harremanak, lana eta neskaren zaintza eguneroko helburu bakar bihurtzeak, horrek dakarren neke fisikorekin eta psikikoarekin, batzuetan, urduritasuna sortzen dute, eta familia arteko harremanetan eragina izaten dute. Amaia, Jone izeneko alabarekin, gurasoen etxera bueltatzen da. Amaia eta ama, Begoña, dira istorioaren pertsonaia nagusiak. Elkarren artean talka egiten duten pertsonaiak izan arren, filma aurrera doan neurrian, haien izaera oso antzekoa dela egiaztatuko dugu. Amaia gaztea da, eta konturatuko da hari eragiten dioten sentimendu eta egoera asko amak aurretik pasa izan dituela. Hasieratik ikusi dugu Begoña nahiko pertsona zakarra eta agintzailea dela, baina ironiaz betea. Filmaren gidoia oso ondo neurtuta dago.

Elkarrizketak oso sakonak eta burutsuak dira. Badaki irribarrea ateratzen begiak bustitzen ari diren uneetan. Eta zuzendari gisa, Ruiz de Azuak sentiberatasunez azaltzen digu, bizitzaren gorabeherak bultzatuta, amaren eta alabaren arteko hurbilketa, eta lortzen du ikusleari momentu horien intentsitate emozionala eta intimitatea helaraztea. Zoragarriak dira Susi Sanchezen eta Laia Costaren interpretazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak