'Alcarrás' filma: Sustraien garrantzia

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko mai. 27a, 14:19

Carla Simonek sustraien garrantziaz hitz egiten digu: langileek lurrarekin duten loturari buruz eta belaunaldi ezberdinez osatutako familia baten lotura afektiboei buruz. Alcarràs-ek nekazari familia baten bizimodua eta izaera azaltzen digu. Lurraren ustiapena ez da familiaren enplegua edo sostengua bakarrik, desagertzeko arriskuan dagoen bizimodua ere bada.

Hainbat belaunaldik osatzen dute familia: aitona-amonek, seme-alabek eta bilobek. Denak lurraren inguruan bizi dira, eta guztien arteko harremanak zehaztuta eta integratuta daude nekazaritzarekin.

Alcarràs ikusita, ematen du filmeko zuzendariak, haren kamerarekin, Lleidako nekazari familia baten egunerokoa erregistratzen duela; baina, egia esan, atzetik, ordu asko daude aktoreekin entseguak egiten eta gidoia lantzen. Carla Simonek naturaltasun harrigarria ematen die irudiei eta aktoreen interpretazioari. Naturaltasun hori, xehetasun txiki esanguratsuekin, intentsitate guztiarekin heltzeko. Ekintza behartu gabe, fikzioaren bidez desagertzeko arriskuan dagoen bizimoduaren errealitate hori eta lotura emozional guztiak atzemateko, komeni da filma jatorrizko bertsioan ikustea. Bergaran, domeka eta astelehen honetako emanaldiak katalanez izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak