'Red Rocket' pelikula: Iruzurgile peto-petoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko mai. 20a, 13:59

Mikey Saber, kanpoan urte dezente pasa ondoren, kolpatuta, Texasko hiri txiki batera bueltatzen da. Hiriko jendeak ez dio harrera onik egiten, eta haren emazte ohiak eta emazte ohiaren amak ez diote etxean sartzen utzi nahi. Baina Mikey ez da erraz amore ematen duen horietakoa. 

Hurrengo eszena etxean pasatzen da. Hitz egiten dien bitartean bi emakumeek bizkarra ematen diote, eta Mikey lausotua agertzen da irudian. Baina mutila iruzurgile peto-petoa da, eta filmean zehar haren pertsuasio-ahalmena ezagutuko dugu.

Istorioa Hilary Cllintonen eta Donald Trumpen arteko hauteskunde-kanpainan gertatzen da. Filmeko pertsonaiak marjinaltasunean mugitzen badira ere, haiengan ere eragina izan du amets amerikarraren ideiak. Mikeyk besteen ahuleziak detektatzen daki, horiei etekina ateratzeko. Mikeyk bere gezurrak sinisten ditu, eta besteei sinestarazten dizkie. Pertsonaien artean sortzen diren harremanetan komediara hurbiltzen gaitu Mikeyk, ez duelako aldez aurretik pentsatutako planik eta nahiko narrasa delako. Baina haren ekintzek argi uzten dute izaera amorala duela, eta, duda izpirik gabe, bere burua salbu jartzeko, edozeinez baliatzeko gai dela. Sean Bakerrek komedia eta drama, errealismoa eta burugabekeriak nahastuz, ausardiaz, egungo zinemak jorratzen ez dituen gaietara hurbiltzen gaitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak