'El hombre del norte' pelikula: mendeku nahia

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko mai. 13a, 11:41

El hombre del norte bikingoen kulturan eta kondairetan oinarritutako filma da. Erregea bere anaiak hiltzen du. Honek tronua lortzen du, eta erregina harekin eramaten du. Erregearen semeak, Amlethek, dena ikusi eta ihes egitea lortzen du. Hortik aurrera, haren helburua, aita mendekatzea, ama salbatzea eta osaba hiltzea izango da.

Mendeku nahiak itsutu egiten du. Baina maitasuna haren bidean gurutzatuko da. Hori horrela, gorrotoaren eta maitasunaren artean aukeratu beharko du.

Robert Eggeren proposamena ez da abenturaz eta ekintzaz beteriko erritmo biziko filma egitea. Zuzendariaren begirada pertsonala, arriskutsua eta originala da. Garrantzi handia ematen die iniziazio eta hileta errituei, magiari eta sorginkeriari, mitologiari, jokoei, folkloreari eta naturarekiko harremanari.

Marmarrak eta garrasiak hitzak bezain adierazgarriak dira. Osagai horien guztien deskribapenari garrantzi eta denbora asko eskaintzen dio. Detailez kontaturik daude, eta horrek istorio dramatikoaren eta pertsonaien garapenari kalte egiten die. Horiek apur bat galduta, eta oso eskematiko geratzen zaizkio zuzendariari. Pelikularen azken partean, batez ere, erreginak istorioan garrantzia hartzen duenean, filmak indar dramatiko handiagoa hartzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak