'Petite maman': Laguntasun magikoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2021ko ira. 23a, 10:20

Duela bi urte Donostia Zinemaldian Perlak sailean Céline Sciammak txunditurik utzi gintuen Retrato de una mujer en llamas filmarekin. Zuzendariak erakusten zuen sentikortasunak pertsonaien sentimenduak azaltzerakoan eta pertsonaien artean sortzen ziren lokarrien eta garapena islatzeko ahalmenak oso tonu barnekoia ematen zioten filmari. Aurten zuzendaria Zinemaldira bueltatu da bere azken lanarekin. Petite maman aurtengo Berlinalen parte hartu zuenez, berriz Perlan sailean aurkeztu da. Filma gure pantailetan urrian estreinatuko da.

Petite maman-ek 9 urteko bi nesken arten sortzen den laguntasun harreman magikoa kontatzen digu. Nellyren amona hil gin da eta bere ama eta bere aitarekin amonaren etxera doa horren gauzak etxetik ateratzera. Nelly triste dago amona agurtu ezin izan zuelako. Amaren tristura nabarmena da, galdua sentitzen da. Hau dela eta, etxetik joango da eta Nelly bere aitarekin geratuko da amonaren gauzak jasotzen dituzten bitartean. Etxea mendian dago eta etxetik gertu Marion izeneko bere adineko beste haur bat agertuko da. Biak oso lagun egingo dira eta ikusleok laguntasun harreman horiek nola jaio eta sendotzen diren ikusiko dugu.

Zuzendariak, goian aipatu dugun bezala, esku zoragarria erakusten du pertsonaien unibertsoan sartzeko. Detaile guztiak harrapatzen ditu magiaz beteriko harreman horietan. Bost pertsonaia, etxe bat eta baso bat besterik ez ditu behar, istorio labur batetik zinema handia ateratzeko. Istorio fantastikoa eta magikoa izan arren, ez du efektu berezien beharrik naturaltasun eta normaltasun osoz, batere arrunta ez den istorioa kontatzeko. Detaile txikiak handi bihurtzen dute babesa eta hurbiltasuna behar duten bi pertsonen arteko istorioa kontatzeko. Sciammak 72 minuturekin nahikoa du liluratuta utziko gaituen istorio poetiko eta fantastikoa sortzeko.

Zuzendaria: Céline Sciamma
Aktoreak: Joséphine Sanz, Gabrielle Sanz, Nina Meurisse

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak