Baina minutu batzuetan dena alda daiteke. Karimek duela urte batzuk, Arthur Rambo ezizenarekin, sare sozialetan sekulako astakeri zirikatzaileak zabaldu zituen. Ideia arrazistak, matxistak… Orain norbaitek Karimek bidalitako mezuak sare sozialetan berriz sartzen ditu honen egoera guztiz aldatuz. Badakigu sare sozialetan, minutu batzuetan, epaitzeko eta zigortzeko kapaza dela jendea. Baliabide horren bitartez gure frustrazioa eta ankerkeria kanporatzen dugu. Filman Karimek bizi duen odisearen lekuko izango gara. Liburuaren argitaletxea, komunikabideak, lagunak, familia… denak dezepzionaturik sentitzen dira. Eta Karim bitartean irtenbiderik gabe, galduta.
Cantet zuzendariak galdera batzuk uzten ditu: ez dago barkamenik erru bat egiten duenarentzat? Gehiago zaindu beharko genituzke pentsatu gabe egindako adierazpenak? Adierazpen horiek egiaz har daitezke zapalduak sentitzen diren biztanleengatik. Sare sozialetan dena berehalakoa eta gehiegizkoa da. Errealitate artifizial baten murgiltzen gara, garrantzi gutxiko gauzak handitzen ditugu benetan garrantzitsuak diren gauzak ahaztuz.
Zuzendaria: Laurent Cantet
Aktoreak: Rabah Nait Oufella, Antoine Reinartz, Sofian Kharmes