'Nuevo orden': egoera eztandagarria

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2020ko ira. 23a, 20:34
'Nuevo orden' pelikularen fotograma

Nuevo orden filma Perlak sailean kokatzen da. Michel Franco zuzendari mexikarrak Veneziako Zinemaldian epaimahaiko saria lortu zuen. Orain, Donostiako Zinemaldian, filma aurkezteaz gain, Sail Ofizialeko epaimahaiko partaide da.

Nuevo orden ezkontza batekin hasten da. Istorioa Mexikon gertatzeak eta festako partaidea maila altuko jendea izateak Luis Buñuelen El ángel exterminador gogorarazten digu. Baina oso film desberdinak dira: Buñuelena, ironikoa, maltzurra eta surrealista; Francorenam gordinagoa eta apokaliptikoagoa. Momentu honetan jasaten ari garen egoera ez da bada batere pozgarria, Francok erakusten digun egoera soziala benetan eztandagarria da. Gizartean maila desberdinen arteko borroka begi aurrean jartzen digu eta borroka horren erdian armada azaltzen da, egoera are nazkagarriago bihurtzeko. Maila ekonomiko baxuko jendea aberatsen kontra altxatzen da, eta armada martxan jarriko da filmaren izenburuak adierazten duen bezala ordena berri bat inposatzeko –bere probetxurako noski–. Francok indarra erakusten du hirian sortzen den kaosa eta basakeria adierazteko.

Zuzendaria: Michel Franco

Aktoreak: Naian Gonzalez Norvind, Diego Boneta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak