'Éte 85': Istorio ezkutua

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2020ko ira. 22a, 16:00

François Ozonek Donostia  Zinemaldian askotan parte izan du. Batzuetan lehiaketan, En la casa filmarekin Zinemaldiko Urrezko maskorra lortu zuen, beste batzuetan lehiaketaz kanpo. Kasu honetan, berriz lehiaketan da.

Istorio hasieran poliziak Alexis izeneko mutiko gazte bat atxilotzen du. Ez dakigu zehatz-mehatz zer gertatu den baina mutilak zinemako ikusleak abisatzen ditu ikusi behar duten istorioak heriotzarekin zerikusi duela eta berak  gertatutakoan eragina izan duela.

Horretaz aparte, ia hasieratik hildakoa nor den, David 18 urteko gaztea, azaltzen digu.  Filma kontaketa baten berregitea da. Bi mutilak oso desberdinak dira. Davidek amarekin bizi da eta aita hil zenetik ikasketak utzi zituen familiako dendan lan egiteko. Nahiz hori gertatu beti alai, irribarretsu eta laguntzeko prest azaltzen da. Alexis gazteago da, gurasoekin bizi da eta izaeraz isilagoa zapuztiagoa eta mesfidatiagoa da. 85eko uda honetan euren artean maitasuna nola sortzen den ikusiko dugu. Irudiak amodio istorio polit baten aurrean gaudela ematen badu, hasieran pertsonaiak esan digunak, ikerketaren eszenek eta filmaren musikak lasaitasun eta edertasun horiei  tonu kezkagarri bat ematen diote.  Badakigu poztasun horren atzean drama datorrela. Alexis zeharo maiteminduta dago eta sentitzen duen  amodioa obsesio bihurtuko da. Ozonek ondo azaltzen digu gaztearen izaera, jasaten ari den zurrunbilo emozionala eta ez da mozten pertsonaia ia mugaraino eramaten. Alexis Institutuko irakasleekin eta literaturarekin dituen harremanek Ozonen En la casa filmera hurbiltzen gaitu.  Ozon ederki moldatzen da irrika, maitasuna eta obsesioa erabiltzen duen istorio ezkutuari etekina ateratzeko.

 

Zuzendaria: FranÇois Ozon

Aktoreak: Hichame Alaouie, Félix Lefebvre, Benjamin Voisin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak