Deabruaren hitza

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2024ko api. 14a, 00:00

Gezurra badirudi ere, UPNko afiliatu gutxi batzuk badira euskararekin gogoratu direnak eta izena euskaraz jartzeko proposamena egin dutenak, baina oso zaila egiten zaie unión hitzaren itzulpen gisa batasuna onartzea.

Proposamen bat Lizarra aldetik dator, eta honela dio: Nafar Herriaren Batzea; haren esanetan, ekimen horrek euskararen despolitizazioari lagunduko dio eta askatasuna izango da Espainia barruan euskara hizkuntza koofizial gisa erabiltzeko.

Bestea, aldiz, Andosillatik dator: Elkarrekin Nafarroaren Herrirako edo Navarrako Herriarentzat Elkarrekin; kasu horretan, alderdiak bere estatutuekin koherentzia eskatzen du. Izan ere, Nafarroako foruen, legeen, historiaren, sinboloen eta tradizioen aldeko alderdia da. 

Hemen dugu horrenbeste urtetan medioek egin duten lanaren emaitza; hitz arrunta, erabilera maltzurraren bidez deabruaren hitz bihurtzeko. Urte asko dira modu mespretxagarrian "batasunos" erabili izan dutela eta oraindik ere helburu politikoekin erabiltzen jarraitzen dutela. 

Apirilaren 6an hartuko dute erabakia, eta, akaso, Nafarroako Herri batasuna (NHB) izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak