Auzoak eta auzolana

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2023ko urtarrilaren 15a

Askotan begiratzen dotzagu bakarrik auzoetan egindako inbertsio handixei: Uberako eskoletxea berriztia, Angiozarko kale zaharra konpontzia, Osintxuko garajien erosketia, Buruñaoko bidegurutzia egittia…

Baina geroz eta gehiago baloratzen dittut etorkizuna bermatzen daben eginkizunak: Elorregiko soziedadeko teilatuaren konponketiak eta, batez be, baserri bideetako ordenantza behingoz martxan jartziak sekulako aurrerapena suposatzen dau etorkizunean baserrietarako bidiak egora onian mantentzeko. Egixa da poza hartu dotela gure baserrirako bidia konponduta ikusi dotenian, baina poz handixagoa sortzen dost ordenantza indarrean dagoela jakitiak; hartara, puxkanaka bada be, orain dela 40 urte Udalak materiala jarritta auzolanian egin ziren pistak berritzen joango dira, sortzen diren premiñen arabera. 

Ez dot goguan zenbat kilometro-pista dauzkan Bergarak, baina seguru iparraldera helduko giñakeela denak batuko bagiñuz. Zentzu horretan, auzo bakoitzak daben nortasuna galdu barik, auzo guztiek daben etorkizuneko erronka kolektiboak auzotarrekin identifikatzia eta horiek betetzeko auzolan eguneratua martxan jartzea zelebratuko nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak