Erabilera, poz-iturri

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2022ko mai. 22a, 00:00

"Euskeria ikastia don errezena", halaxe esaten najotzanan lagun bati aurreko batean. Eta horretxen inguruan jardungo jonat.

Ez dakixenari ikasteko eskatzia don samurrena, baina harek ikasittakoan, geu, dakigunok, sartzen gaittun datzan.

Tokatu izan jatan ikasittako zenbait lagunek ikasittakoa ahazten ikustia; euskeria ikasten eman dittuzten orduak alperrik izan ahal dittun ba? Lagun horiek erabiltzeko aukeria eta eskarixa euskal hiztunen eskutik jaso behar jone. Eta elkartzen garenian ikusi eragin, gutxienian, ulertzeko gauza diela, nahiz eta eurak batzuetan erantzuteko beste hizkuntza bat erabili; modu horretan, eurak baloratuko jone egin daben ahalegina. Bestela, balixorik ez emotiaz gain, amorrazioz biziko jone euskeriarekin daben ezina.

Gure aldetik aurreiritzixak baztertu eta edozeinen aurrian euskeria erreparo barik erabiltzia lortzen bajonau, egunerokuan poz-iturri asko zabalduko jittunau eta ezina atzian utzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak