Biluzik baino ez

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2021ko urr. 10a, 00:00

Hendaiako Udalean joan den uztailean hartutako erabakia dela-eta, betidanik naturista izan diren Bi Bikietako eta Cala Loiako hondartzetan ezin da biluzirik ibili.

Hau kontraesana! Inongo zalapartarik sortzen ez duen jarduera honek eta pertsona ororen askatasun printzipioak urratzen dituenak ez ditu bost minutu eduki medioetan, ezta naturismoaren inguruko debate zabal bat ere, eta naturismo-zaleok beste hondartza batzuetara bideratu gaituzte.

Ostera, azken hilabeteetan botilatzar gaitzizenez ezaguna den fenomenoa behin eta berriro agertu da telebista guztietan; egia da honetan ere pertsonaren askatasun printzipioak urratzen direla, nahiz eta kasu honetan, batzuen askatasunak beste batzuen kalteak ekarri dituen. Baina gertaera hauen inguruko informazioa behin eta berriro informatibo guztietan zabaltzeak botilatzar hauen antolamendua areagotzea baino ez duela ekarri iruditzen zait.

Beraz, Hendaian ere, debekatutako hondartza naturistetara joan beharko dugu medioen arreta pizteko eta gure hondartza naturistak berreskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak