PNV, distortsioa eta intoxikazioa

Laster izango da urtebete Oñatin hondakinak biltzeko atez ateko sistema martxan jarri zenetik.

Espero zen bezala, oso epe laburrean Oñatiko hondakinen bilketa selektiboaren datuek nabarmenki gora egin dute, %26tik %80ra.

Oso gogoan dugu PNVk buzoneatu zuen panfletoko argazki lotsagarria.

Eta gogoan ditugu behin eta berriz gizarteratu zituzten mezu alarmista eta katastrofikoak.

PNVk atez atekoa distortsionatu eta intoxikatu zuen.

Sistema zikina zela, egundoko multak jarriko zirela, usain jasanezinak, intimitatearen galera izugarria...

Okerrena da oso ondo zekitela lau haizetara zabaltzen ari ziren hark ez zuela inolako zerikusirik atez ateko sistemarekin.

Urtebete ondoren, atez atekoaren eguneroko jardun praktikoak begi bistan utzi du PNVren distortsioa eta intoxikazioa.

----------

Ander Lizarralde eta Iulen Romaratezabala

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak