AHTarekiko aurkakotasuna agertu izan dugunok behin eta berriz errepikatu izan ditugu proiektu antisozial honen kontra egoteko arrazoiak zeintzuk diren.
Aspalditxo hasi ziren Debagoieneko bailaran AHTaren obrak: Eskoriatza, Aramaio, Antzuola... Tunelak, tuneletatik ateratako materialentzat zabortegiak, biaduktu erraldoiak... suntsipena nonahi! Aramaioko biaduktu erraldoiarekin nahikoa ez eta orain antzerako beste bat eraikitzen ari dira Bergaran.
Horrez gain, berriki, PNVk eta PPk Madrilen, Espainiako Gorteetako eztabaidan akordio bat lortu dute eta bertan Bergarako loturaren eraikuntzan aurrera egitea adostu dute.
Horren aurrean, Debagoieneko AHT Gelditu Elkarlanak gure erabateko desadostasuna erakutsi nahi diogu bai Abiadura Handiko Trenari, bai Madrilgo Gorteetan lortu duten akordio justifikaezinari eta baita Bergarako biaduktu erraldoiaren eraikuntza inposatuari ere.
Horretarako, gure desadostasuna adierazteko eta protesta egiteko, martxoaren 15erako, zapaturako, 11:30etik 13:30era kontzentrazio bat antolatu dugu Bergarako biaduktuaren azpian, errepidearen ondoan. 12:30ean izango da ekitaldi nagusia.
AHTaren eta berak dakarren guztiaren aurka dauden herritar guztiei dei egin nahi diegu bat egin dezatela deialdi honekin eta agertu daitezela. Animatu eta parte hartu.
----------
Ander Lizarralde Lizarralde eta Judith Arriolabengoa Unzueta
(Debagoieneko AHT Gelditu Elkarlanaren izenean)
Debagoiena