"Aintzane Oiarbide, errauskailuak eta minbizia (4)"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Lizarralde Lizarralde 2013ko mar. 11a, 01:00

"Minbizia bezalako gaixotasuna inolako arrazoirik gabe beldurra sartzeko erabiltzeak...

...  ez du izenik" (Aintzane Oiarbidek, otsailaren 2ko GOIENAn).

Suedian errauskailuetako langileen osasuna ikertu zuten. Emaitzen arabera, biriketako minbizia izateko gainontzeko biztanleek baino 3-5 aldiz aukera gehiago zuten

Gustavsson P. (1989). Mortality among workers at a municipal waste incinerator. American Journal of Industrial Medicine 15: 245-253.

Triesten (Italia) errauskailu inguruan bizi ziren biztanleak ikertu zituzten. Emaitzen arabera, errauskailutik gertu bizi zirenek biriketako minbizia izateko 6-7 aldiz aukera gehiago zuten gainontzeko biztanleek baino.

Biggeri A., Barbone F. and Stanta G. (1996). Air pollution and lung cancer in Trieste, Italy: Spatial analysis of risk as a function of distance from sources. Environmental Health Perspectives 104 (7): 750-754.

Ingalaterran 72 errauskailuren inguruetako biztanleen minbizi-tasak ikertu zituzten. Emaitzen arabera, errauskailuen inguruko biztanleen artean urdaileko, gibeleko eta biriketako minbizien tasak nabarmen egiten zuen gora. Gibeleko minbiziaren kasuan 3,7 aldiz egiten zuen gora.

Elliot P., Beresford J. and Grundy C. (1996). Cancer incidence near municipal solid waste incinerators in Great Britain. British Journal of Cancer 73: 702-710.

Austrian errauskailuetatik gertu zeuden granjetako behien esnea ikertu zuten. Esnean dioxina kopuru oso handiak aurkitu zituzten.

(MAFF (1997a). Dioxins and PCBs in cows ’milk from farms close to industrial sites: Rotherham 1997. Publ: Ministry of Agricuture Fisheries and Food, 4pp).

Madrilen, Belgikan eta Polonian, azken teknologiadun errauskailu "moderno"-etako dioxina-isurketak ikertu dira. Eta emaitza onik ez!

Madrilgo Valdemingomezko errauskailuan legez onartutakoa baino 15 aldiz dioxina kopuru handiagoa agertu zen.

Belgikan ikertu zen errauskailuan legez onartutakoa baino 30 aldiz dioxina kopuru handiagoa agertu zen emaitzetan.

De Fre R. and Wevers M. (1998). Underestimation in dioxin inventories. Organohalogen Compounds 36: 17-20.

Polonian errauskailu moderno bat baino gehiago ikertu ziren. Haietako askok onartutako dioxina kopurua guztiz gainditu zuten.

Grochowalski A. (1998). PCDDs and PCDFs concentration in combustion gases and bottom ash from incineration of hospital wastes in Poland. Chemosphere 37 (9-12): 2279-2291.

Datu berrienak Madrilgo Osasunerako Carlos III.a Institututik iritsi zaizkigu. Eta hauek ere kezkagarriak! 1997-2006 urteen artekoa da lana. Ikerketa zientifiko honek errauskailuen ondoan bizitzearen eta minbiziaren arteko erlazioa baieztatu du, beste behin ere.

Bosgarren edukiontzia = errauskailua = kantzerra.

Debagoienean nahi al dugu errauskailurik? Ez? Ba, Zubietan ere ez dute nahi.

--------------------

Ander Lizarralde Lizarralde

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak