Lurrak gordetzen dituen hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga

Bizitzak maitasuna du bultzagai.

Motorra da, sarritan grabitazio indarra baino gogorrago jotzen duena. Dena hankaz gora jarri eta, aldi berean, iparrorratza dena. Milaka modutara azaleratu daitekeena. Berdin dio nola, noiz, non eta zeri eskaintzen diogun gure indar irrazional eta sakonena. Gure printzipioei irmoki eusten dien edo, akaso, balio hauek kolokan jartzen dituen arrazoia da. Zalantzarik gabe, borrokarako daukagun sostengu sendoena.

Gure lurrek adierazgarriak diren maitasun-istorio gehiegi ezkutatzen dituzte. Egungo egoera soziopolitikoari aurre egiteko, erreferentziatzat izan beharko genituzkeen kontakizunak daude lurperatuak. Inoiz agurtu ez zirenen eta baimenik gabe desagerrarazi zituztenen bizipenak daude sakon gordeak. Nondik gatozen ahaztu dugula dirudienean, benetako gertaerak berreskuratu beharrean gaude. Ezberdin sentitu, pentsatu eta arnasteagatik bizitza eman zutenen gorabeherak. 

Izan garena inoiz ez ahazteko, prestatu gaitezen lur hauek urratu eta beraien orroak entzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak