Sorginen alabak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2026ko ekainaren 1a

Azkenaldian, gogor jo dute emakumeen aurkako abusu kasuek.

Kezkagarriena da genero-kontzientzia handiagoa aurresuposatzen zaien belaunaldi gazteenen artean kasuak areagotu egin direla. Eraginez, etorkizun berdintsuago bat eraikitzeko bizitza arriskuan jarri eta gure kaleetan barrena ibili ziren emakumeengan pentsatzen dut maiz.

Garaiko parametroetatik irten zirenen istorio potenteak ditugu. Izen-abizenekin dokumentatuak batzuk; beste asko, aldiz, lerro artean daude artxiboetan, grebetan, epaiketetan eta kondairetan. 

Emakume horietako asko gaur ezagutzen dugun herrien garapenaren parte, eragile eta euskarri izan ziren. Sinisten dut eskualde honetako errebeldia bereizgarria gure DNAren parte dela eta ezarritakoa hausteko egarria, justizia eta berdintasun gosea ez direla inoiz itzali.

Emakume haiek ez zuten estatua edo biografia handirik utzi, baina komunitatearen benetako biziraupena eta garapena baimendutako mugetatik kanpo jardun zutenei esker izan da. 

Erre ez zenituzten sorginen alabak gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak