Neguko lehen egunak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2026ko urtarrilaren 13a

Argiz eta algaraz jantzi ditugu gure kaleak azken egun hauetan.

Gaztaina erreek gozatu dute arnasten dugun airea. Sagardotan blai, festa hauen sinbolo den txerriaren bueltan tradizioak ekarri ditugu gugana neguko solztizioan. Partekatutako txikitako oroitzapenek dakartzaten barre algara luzeak entzun izan dira gure kantoietan barrena. Begirada konplizez josi ditugu bazterrak. Marianitoek protagonizatutako bukaera gabeko poteoek berotu dute giroa. Aspaldian ikusi ez ditugunen besarkada zintzoak jaso ditugu. Otordu osteko karta eta mahai jokoek urteroko tranpatiak agerian utzi dituzte berriz ere. Lagunez eta familiaz inguratuta, sabelak bapo eginda eta bihotzak beteta irten gara etxeetatik sarritan. Gure arimak maitatzen ditugun pertsonez inguratuta elikatu ditugu. Presarik gabeko eta ardo botilen xarmak lagundutako mahai-gaineko elkarrizketa anitzak izan ditugu adiskide. Ez dezagun galdu maitatzen ditugunen gertutasunak gugan sortzen duen magia. Abenturaz beteriko 2026 zoriontsu bategatik, topa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak