Zatarra omen

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga

Zatarra zarela diote askok.

Zuk gordetzeko dituzun altxorren sekretuak ezagutzen ez dituztenen iritzia baino ez da. Zure sorginkeria magikoan erortzeko beldur direnen delirioak baino ez dira. Zu barrutik ezagutzeko ausardiarik ez dutenen koldar oihuak baino ez dira.

Zure kale, larre, malda, koba eta erreketan galdu garenok badakigu zer den sentitu eta maitatzea.

Ez duzu inoren oniritzia behar, pertsonalitatez beteriko atmosferak inguratzen zaitu. Erdi Aroko Europako ezpata preziatuenen materia sortzetik, egungo mundu modernoko kooperatiba mugimenduaren erreferentea izatera pasatu zara. Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den industria sektorearen bultzatzaile indartsua zara. Gure gizartea oparoan garatzen jarraitu dadin, inguruko herriak kapetoz janzteko gaitasuna daukazu, besteak beste. Beraz, nola esan liteke zatarra zarela? Agian, zatarraren eta politaren arteko bereizketa-irizpideak birplanteatzeko momentua iritsi da. Maite zaitugunok badakigu, Arrasate, zer-nolako polita zaren!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak