Eredu bat, aberrazio bat. Herriko espazioa, natura, hain askea eta mugez ulertzen ez duena. Gure erantzukizunaren eta zaintzaren isla izan beharko luke, baina berriz ere gizakiaren nartzisismoak kateak jarri nahi izan dizkio. Ez naiz sartuko bogan dagoen gai hau baloratzera. Herria mugiarazi duela argi dago. Udalatx ez da edonolako mendia, gure altxorra da. Garrantzitsua da ulertzea inori ez diola axola guri baino gehiago erabaki honek. Guk izan behar dugu Udalatxen zaindari. Azken finean, mendi hau gure arnasaren parte da eta guk eman behar diogu etorkizuna.
Izan gaitezen eredu, laga dezagun behingoz gizakiaren berezko egoismoa alde batera eta bihurtu gaitezen elkarlana eta inguruaren zaintza banderatzat duen komunitate. Gure ondarea da Udalatx, herensugearen herriarena da Presidentearentontorra. Erabaki dezagun, beraz, herritarron artean, eskualdea laino artetik mirestea ahalbideratzen duen puntu estrategiko honetan jarri nahi duguna. Gure zaindaria den dragoia, akaso?