Hurrengo geltokia

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2024ko ira. 27a, 00:00

Gutako gehienok Arrasateko kaleetan trenik ez ikusi arren, Vasco-Navarro trenbidearekin (1919-1967) gure arbasoek iraultza bizi izan zuten. 

Egun, Arrasate eta Bergara lotzen zituzten tuneletan ibili gaitezke eta trenak herrian izandako paper nagusiaren lekuko Arrasateko geltokiaren eraikina daukagu.

Bertatik pasatzean hamaika istorio imajinatzen ditut. Jaiotako lagunak, azkenekoz emandako musu eta besarkadak, begirada batekin sortutako maitasunak. Niretzat, tren geltokia kontatu gabeko istorioz betetako lekua da, bizi izan zituztenen oroimenari bakarrik dagozkionak.

Halere, hausnarketa mingotsa ere sortzen dit. Herriak eta komunitateak lotzen zituen trena AHTa bezalako proiektu faraonikoekin aldatu dugu. Tokiko garapen jasangarria sustatu ordez, polemika eta gorrotoa eragiten duten proiektuak bultzatzen ditugu.

Arrasateko geltokiak, orain isilik, gogorarazten digu benetako modernitatea ez dagoela bizkortasunean edo azpiegitura handienetan, baizik eta berrikuntzek pertsonentzat duten balioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak