Zauriak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2024ko api. 20a, 00:00

Gure mendiek denboraren botereari eutsi dioten istorioak gordetzen dituzte.

Beraien magaletan bistaratzen dituzten orbainek egun batean jasan behar izan zuten sufrimendua erakusten digute. Muruko trintxerak, besteak beste, askatasuna bilatzen zuten herri zapaldu baten zauri odoltsuen isla dira.

778 metrotik Debagoiena eta Aramaioko bailarak menperatzen dituen puntu estrategiko horretan, gerra zibilean zulatutako lubakietan eutsi zutenek gure lurren zaindari diren damen babesa sentitu zutela pentsatu nahi dut. Udalatx, Anboto eta Kurtzebarrirekin batera, baliteke beraien alboan Mari eta Arrasateko herensugeak borrokatu izana; haien laguntza zilegi litzateke, seguru, mendi enblematiko horiek besarkatzen duten herria falangistengandik urrun mantentzeko.

Zorionekoak gu, gaur egun gerratearen kontuak historiaren pasaera ilun bat baino ez direlako. Zoritxarrez, ezin dezakegu ahaztu munduko askorentzat egunerokotasunaren parte dela okerreko eskuetan eroritako boterearen ondorioak jasan behar izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak