Erdialdea inguratzen duen harresiak historiaren erlojua bertan geldirik lagatzea lortu duela dirudi. Bi eraikuntza nagusiren inguruan –udaletxea eta parrokia– altxatzen den elipse itxurako alde zaharra herriaren bihotza dugu. Dena den, harresiaren inguruko aldaketa eta transformazioak gure komunitateak urteetan izandako garapenaren erreflexua dira.
XIX. mendean, harresia sei ate ezberdinetatik gurutzatu zitekeen. Gaur, aldiz, hiru baino ez daude zutik. 1780. urtera arte, erdigune historikoaren elementu arkitektoniko enblematikoena dena, Portaloia, egun desagertuta dagoen Gazteluondoko arkua izan zen. Garaiko herritarren nahieran, arku dotoreena tokirik adierazgarrienera eramatea erabaki zen. Gaur egun, bere azpian hirigune primitiboa inguratzen zuen antzinako hesi perimetralaren oroigarri gisa, "Harresi ezkutua" eskultura daukagu.