Galarrako koba

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2023ko urt. 20a, 00:00

Imajinatzen Arrasate elite internazionalaren udako opor-leku?

Badirudi gaur egun Puerto Banus dena izan zela garai batean. Hau jakitean, nire adimenak XIX. mende hipotetiko batera eramaten nau. Sei zaldiz tiraturiko gurdiak ikus ditzaket gure kaleetan barrena, egungo Porsche eta Ferrarien antzera.

Santa Agedako bainuetxeko hormak garai hartan bizitako intentsitate altuko uden lekuko izan ziren. Momentuko aristokrazia entretenitzeko magia eta dantza ikuskizunen aterpetxe izan zen. 1845. urtean, Isabel II.ak gaur egun herrialdeko ospitale psikiatriko erreferenteetako bat denaren teilatupean hartu zuen ostatu.

Egonaldian, Galarrako kobako sarrera estuan barrena, Udalaitzen barrualdeak arakatu zituen. Ziur bisitari haiek ez zutela inoiz berririk izan kobazulo honetako galeria ezkutuek gordetzen duten altxorrari buruz. Mende eta erdi geroago jakin dugu lau kilometroko galeria hauek existitzen direla, eta herriko meatzaritza jardueraren legatu diren aztarna eta tresnak aurkitu dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak