Burdinaren legatua

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez Zeziaga 2022ko aza. 12a, 00:00

XIII. eta XVII. mendeetan, Arrasatek aztarna laga izan zuen Europan barrena. 

Kontinenteko borrokalari sutsuenek estimuan zuten altxor bat ezkutatzen zuen herriak. Gure mendiek bedeinkatzen gintuzten mineralei aplikatutako bertakoen jakinduriak eragindako konbinazio hobeezinetik sortutakoa zen. Errepikaezina, ezin hobea, imitaezina zen. Erdi Aro amaierako eta Aro Modernoko gerlari handienek beraien eskuekin heltzearekin amesten zuten.

Hain ezagunak diren Toledoko ezpaten sekretu nagusia hauek eginiko Arrasateko altzairuan aurkitzen da. Gure mendietan jaiotako perlak ezaugarri desiragarriak ematen zizkien armei. Sorbatz gogor eta talkekiko erresistentea eta orri malgu eta kurbadurarekiko hautsiezina izatea ziren gakoak.

Hau arma-industria indartsu baten oinarria zen. Estrategiko bilakatu zen garaiko lehen potentzia militarrarentzat, eta, mende batzuez, baita gure arbasoen bizimodua ere. Egungo industria siderurgikoaren aitzindari da arrasatearrek sortu zutena. Altzairua arrasatearron historia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak