Erdi Aroko etsaien arteko gatazka amaiezinen lekuko izan da. Bere ertzetan Homo sapiens-a finkatzea ahalbideratu du. Baimena eman digu bere baliabideak erabilita gure herriak garatzeko. Bere jarioa eskaini digu inguruko industrializazioa gerta zedin.
Eta guk, trukean, zer egin dugu?
Kutsatu egin dugu. Kasik desagerrarazi egin dugu, komeni ez zitzaigun lekuetan lurperatuz. Bere ibilgua estutu dugu. Etxe bat ematen zion bizitzatik hustu ditugu bere urak. Eta guk, konpentsatu nahian, bere ibilbidean ur-jauzi txiki batzuk eraiki ditugu. Lapurtu dioguna erreklamatzeko erakusten duen haserrea eusteko, sortu ditugun pareten gainean belar pixka bat landatu dugu.
Baina, honekin konformatuko gara? Hau al da gure erantzuna horrenbeste eman digun ibaiari?