Ezaguna da arrasatear guztiontzat dragoiaren istorioa. Zein ume ez da liluratzen pentsatzean bere herrian behin ahotik sua botatzen zuen dragoi bat bizi izan zela?
Leku honek lagun arteko jolasaldi ederrak eskaini izan dizkit gaztaroan. Egun ere, bere gotorlekura noanean, sentimen berezi batek inguratzen nau. Irribarre inkontziente bat ateratzen zait. Dragoiaren boterea ote?
Ez dakit fenomeno hau azaltzen, baina ziur nago dragoi honek baduela arrasatearrongan garrantzi berezia. Umetan kondairen mundura eraman gintuen bidaian eta gaztetan herriko
parrandazaleekin gau ederrak pasatzeko aitzakia oparitu digu. Udako solstizioan, suaren inguruan, bere presentziaz gozatzen dugu, hastear den gau magikoari harrera eginez.