Txaketa eta gorbata dotoreekin eta irribarretsu agertzen dira beraien hauteskunde kanpainetako karteletan, baina galtzontziloetan zuloa dute. Eta atzea izaten da aurrearen ispilu.
Aspalditik listurik dauden zuloak dituzte, etengabe tarratatzen direnak eta josi eta birjosi arren, berriz tarratatu eta handitzen direnak.
Horrelakoxe zuloak dituzte estatu espainiarrak eta frantziarrak eta guk ez dizkiegu galtzontziloetan adabakiak ehunduko inondik inora, guk euskal errepublika ehundu nahi dugulako.
Sortu berria da dagoeneko, Ehun ekimena, auzo eta herri ezberdinetan, pedagogia independentistaren bidez, euskal errepublikaren beharra azaleratzeko helburuarekin.
Hasi da, jada, sukalde lanetan, eltzea sutan, irakiten, duela. Ehuna izateko sortu da, ehun gradura iristeko eta ehunka mila ehuntzeko.