Berlineko tranbia batean gertatzen da istorioa, "libre al dago?" galdetzen dionean mutil batek adineko emakume bati eta honek, goitik behera begiratu ondoren, ezer erantzuten ez dionean.
Mutila alboan eseri zaio, hala ere, eta jesarri orduko marmarka hasi da emakumea, betiko erretolikari tiraka. Alboko mutilak eta bere modukoek usain txarra dutela, izen konplikatuak dituztela, alferrak direla eta abar aurpegiratuz, baina aurpegira begiratu gabe. Ez dio ezer erantzun, eta kakahueteak jaten eta leihotik begira jarraitu du mutilak, ezer gertatuko ez balitz bezala. Inguruan dituztenek ere ez dute ezer esaten, batzuek begiratu egiten diete eta beste batzuek ezta hori ere.
Tranbia geltoki batean gelditu da eta, geroxeago, bere errailen bidean Friedrichshainerantz abiatu da. Eta orduan iristen zaio filmari semantika linguistikoaren ordua, ordura arte zena ez baita Schwarzfahrer izango eta ez zena, bai. Ezer ulertu ez baduzu, ikusi filma