Beraien inguruan iluminazioko teknikariak fokuekin, kamera atzean zuzendaria, produkziokoak eta oinezkoak, datozenak eta doazenak, eszenari argazkiak ateratzen.
Gorbatadun bat sartu da eszenatoki barrura. Eskumutur batzuei erlojuak lapurtu dizkie, lepo batzuei idunekoak eta lurrean etzanda daudenen izter eta besoak zapalduz, jende artean ibili da poltsikoetatik mugikorrak eta karterak lapurtzen.
Bukatu duenean eszenatokitik irten da.
Figuranteek hildakoen plantak egiten jarraitu dute. Ez dira mugitu ere egin, ez diote lapurrari aurre egin, gidoiaren parte zelakoan.
Izenburu asko izan ditzake pelikula horrek: bidesariak, etxebizitzak, argindarraren faktura, edo eta azpiegitura faraonikoak, besteak beste. Idazten ez ditugun gidoietako protagonista gara.