Bikotekideekiko duen harremana okerrera doa, arrakalatuz doa. Baina begi itsuak negarrik ez. Ikusten ez duenak sentitzen ez duela eta, berak, ez du ikusi nahi. Betaurreko ilunak janzten ditu... Aste honetan bertan 1.856.000 ( 2.300.000 bozken %80.7-a) aldiz esan dio bikotekideetariko batek ez duela maite. -Baina zu nirea zara - erantzun dio. -Nik onartu ezean zu ezin zara etxetik joan...
Postontzian gutun bat aurkitu du. Argentinatik bidali diote. Hemeretzi frankisten estradizioa eskatu diote, gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu ditzaten. Berari ez dio, ordea, inork esango zer egin. Ez genuen besterik behar! Gainera kontu horiek preskribitu dute. Gutuna zakarrontzira bota du... Bazkalostean murrizketa berriak sinatuko ditu eta ondoren bere apopiloek benetako diruarekin Monopolyan nola jolasten duten ikustera joango da... Aurpegirik garbitu gabe oheratuko da. Eta hurrengo goizean berriz makillatuko da, gezurra eta lotsaren gorririk susma ez dakion...