Zalantzan

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Gonzalez Valle 2024ko eka. 23a, 00:00

Ilusioa. Elkartasuna. Musika. Euria. Hotza. Beroa. Malkoak. Zoriontasuna. Auzolana. Etxera. Lagunak.

Ez dira gutxi Hatortxu Rock esatean bururatzen zaizkidan hitzak.

Elkartasun jaialdiak bere azken bi edizioak iragarri dituen honetan, sentimendu kontrajarriak ditut. Jakin badakit euskal preso politiko, iheslari eta deportatuei elkartasuna adierazteko balio izan duela Hatortxu-k eta hauen egoera hobetu den arren ez dela guztiz konpondu; baina bada gauzak hobetzen doazen seinale.

Euskal Herriko beste jaialdietan, aldiz, ez daukat oso argi gauzak hobera doazen. Edozein aitzakiaren bueltan egin daitezke jaialdiak, baina uste dut helburu bat izan behar dutela eta bertan antolatzaileen balioak islatu beharko liratekeela. Adibidez, ezin duzu esan feminista zarela eta jaialdi bat antolatzean genero orekarik zein protokolorik ez egotea.

Esan nahi dudana da askotan jaialdietara joaten garela hauek dituzten eredu edo balioak zalantzan jarri gabe eta badela momentua geure burua berrikusi eta ezbaian jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak