Babesik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Gonzalez Valle 2023ko mar. 19a, 00:00

Argi dago azken urteotan gure bizitzan sare sozialek duten presentzia nabarmen handitu dela.

Izan ere, nork ez du profilen bat sare sozialetan? Nola jokatzen dugu sarean?

Hauxe da nire kezka: bilaketak egiten ditugunean, beste hizkuntzen artean euskara babesik gabe gelditzen den bezala, euskarazko edukiak sortzen dituztenak ere hala gelditzen direla ikusten dut, babesik gabe.

Euskara ez da bakarrik euskararen inguruan hitz egiteko tresna bat; edozein esparrutan erabil daiteke, baita sarean ere, baina guztion esku dago. Edukiak sortzen dituenak euskaraz ere interesgarriak diren edukiak sortu eta zabaldu behar ditu, baina euskaraz den eduki hori kontsumitzen duenak ere erantzukizuna badu. Ez badio eduki horri balioa ematen eta ez badu haren inguruan partekatzen, zailagoa izango da ezagutzera ematea.

Euskarazko edukiak eta horien sortzaileak babestuko dituen komunitate bat behar da, sortutako hori mantendu, handitu eta atzetik datozenei helarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak