Lainoen aparrean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko ira. 1a, 20:00

Pablo Castrillo helmugara iristen. (Irudia: @lavuelta)

Pablo Castrillok irabazi du Cuitu Negruko etapa, ihesaldian Vlasov eta Sivakov menderatuta; diferentzia txikiak egon dira faboritoen artean, minutu erdi eskas.

Pablo Castrillok bere bizitza osoan ahaztuko ez duen astea errematatu du, etapa bikaina irabaziz Cuitu Negrun. Gaurkoan bere gaitasuna, indarra, buruko azkartasuna baliatuz. Ez baitira gutxi izan Manzanedan lortu zuen garaipena gutxietsi dutenak, garaipen hori txirrindulari ezezaguna zela lortu zuela kritikatuz. Castrillo eguneko ihesaldian sartu da berriro, eta oso jende onarekin gaur ere: Jay Vine, Sivakov, Soler, Vlasov... Oso kostata egin da ihesaldia, T-Rex Landaren taldeak saiakeraren bat egin nahi zuelako Mikel Landarekin. Hiru minutuko tartea utzi diete gehienez. Vine-ek lan bikainba egin du azken mendatea hasi arte, eta ondoren Sivakovek hartu du tiratzeko ardura.

T-rex taldeko morroiek oso kostata murriztu dute ihesaldiaren errenta, eta Cattaneok erreleboa eman arte hiru minututik goiti mantendu da. Cattaneok minutua kendu du ia, eta orduan etorri da Landaren erasoa. Ez da eraginkorra izan, ez baititu aurkariak atzean utzi. Aurreko hirukoteak bi minutuko aldearekin ekin dio azken hiru kilometroetako malkarrari, , eta euren artean etrabaki da etapa. Sivakov nagusiari begira zegoen eta Castrillok jo du erasoa. 18-20 segundo atera ditu, eta Vlasov-en erantzunaren zain, bidea egin du. Vlasov, ihesaldi guztian erreleborik eman gabe iritsi da Castrilloren parera, baina Jacakoak eutsi eta bi kolpe erabakigarri eman dizkio bigarren etapa garaipena lortzeko. Esne mamitan, lainoi aparretan dabil Kern Pharmakoa.

Oilarren artean denetarik gertatu da. Roglic-ek erritmoa bizitu du Lipowitz-ekin, eta erasorik jo gabe hanka egin du. Aurkari guztiak utzi ditu atzean, baina Mas-ek, atzetik aurrera, harrapatu eta atzean utzi du esloveniarra. Itxuraz, BORA taldeko liderrak ez du bere indarren gestio ona egin, eta Mas-ek 50 bat metro atera dizkio. Azken metroetan Mas-en mailara iritsi da nueltan Roglic, baina autobiseko lasaitasunean jakin du antolakuntzak 20 segundoko zigorra jarri diola., bizikletaz aldatu duenean taldeko autoaren atzetik denbora gehiegi egiteagatik. Skjelmosek bost segundu galdu ditu, Carapazek bederatzi, Landak 23, eta O'Connor liderrak 38. Lider jarraitzen du, beraz, oraindik, australiarralk, eta ez da gutzi. Azken asteari begira 1.03ko errenta kentzen dio Roglic-i, 2.23koa Mas-i, 2.44 Carapaz-i eta 3.05 Mikel Landari. Bihar bigarren atseden eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak