Aukerak baliatu behar dira!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko abu. 18a, 20:01

Kaden Groves-ek ondo irabazi du esprinta, Van Aert eta Corbin Strong-en aurretik; Van Aert jarri da lider, gainsariei esker.

Esprinterrak pobre izango dira Vueltan, eta dauzkaten aukera aparrak pasatzen uzteko asmorik ez dute. Hiruzpalau esprint ikusiko ditugu asko jota, ikusten baditugu, eta gaurkoa bat zen. Biharkoa ikusiko da, eta eskura zeukana baliatu du Kaden Groves-ek. Alpecin taldeko australiarrak ondo irabazi du esprinta, Van Aert-en gurpila hartu eta azken 150 metrotan aise gaindituta belgikarra. Van Aert bera izan da bigarren, eta Corbin Strong hirugarren. Van Aertek lidergoa kendu dio McNultyri, gainsariei esker.

Luis Angel Mate eta Ibon Ruiz izan dira eguneko protagonistak. Eguneko ihesaldia osatu dute etapa hasi eta berehala, tropelaren baimenarekin, eta 150 kilometro egin dituzte ihesean. Ihesaldi ustela izateko proportzioa izan du, ordea, bi lagunek ezinezko lana baitute tropel osoari muzin egitea. Ihesaldia harrapatuta, helmugatik 20 kilometrora zegoen mendate etzanean ez da ezer gertatu, eta azken esprintean Groves-ek aise lortu du garaipena. Bihar 3. etapa jokatuko da, Lousa-Castelo Branco. 191 kilometro eta bi mendate bidean: bigarren mailako bat eta laugarren mailako bestea, helmugatik 40 kilometrora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak