Inperatore

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko uzt. 21a, 21:47

Irudia: UCI World Tour

Handikiro irabazi du bere hirugarren Tourra Pogacarrek, azken erlojupekoan aurkari guztiak txikituz; Mikel Landa bikain aritu da, 7. etapan, 5.nagusian

Cesar bezala sartu da Nizako helmugan: garaiezin, asezin, Inperatore. Aukera ezin hobea zeukan bere hirugarren Tourra onenek egiten duten moduan irabazteko: azken etapa irabazi eta aurkariak txiki utzita. Eta hala egin zuen, hasiera-hasieratik. Denbora sartuz erreferentzia guztietan Vingegaard-i, baina batez ere Evenepoel-i. Pogacar-ek ibilbidea bere etxeko komuna bezala ezagutzen zuela erakutsi du, eta jaitsierako tarteetan lortu du diferentzia gehien aurkariekiko. Minutu batera utzi du danimarkarra, 10 segundo atzerago Remco.

Erlojupekoak Tour bukaeran hiru onenak, podiumeko hiru kosken jabeak indartsuenak izan direla erakutsi du, beste aurkari guztiak oso urrun geratu direlako. Bereziki nabarmentzeko modukoa Mikel Landaren erlojupeko bikaina, zazpigarren etapan, eta 5. dailkapen nagusian.

Bihar Tourreko notak!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak