Black power!; Viva Ecuador!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko uzt. 1a, 20:01

Richard Carapaz. (Irudia: eitb.eus)

Biniam Grmay eritrearrak irabazi du Turingo esprinta, eta Richard Carapaz-ek lortu du maillot horia; lehen esprintak espero ez ziren protagonistak utzi ditu.

10.000 izen agertu dira gaur goizean Tourreko lehen esprinta irabazteko hautagai. Batzuk aipatuko zuten Biniam Grmayren izena, baina gehienek ez, Eritreakoa baino izen handiagoa duten dozena bat hautagai tartean zirelako. Tourra, baina, handia da begiratzen zaion tokitik begiratuta, eta denek nahi dute garaipena. Horrek urduritasuna eragin du, eta erorikoak. Mathieu Van der Poel munduko txapelduna eta Jasper Philippsen bere taldekidea geratu dira jokoz kanpo sei eta bi kilometroren faltan gertatu diren bi erorikoetan. Faborito nagusia zen Philippsen, eta ez da sartu esprintean.

Trenorik ere ez da egon, Grmayren Intermarche taldea izan bada ere etxeko lanak ondoen egin dituen taldea. Azken kilometro erdian, baina, norberak atera behar izan ditu babak eltzetik, eta lan horretan Grmay izan da onena, Gaviria eta De Lie-ri aurrea hartuta. Belgikarra ez da urruti ibili, baina podiumeko hirugarren koskarekin konformatu behar izan du. Bost kilometroko segurtasun langa berriari esker oilarrek lasai egin dute bidea azken 5.000 metroetan, eta postumetroaren baitan, Richard Caraoaz izan da azkarrena, maillot horia bereganatzeko.

Kirol justizia izanen da agian, bart Tadej Pogacar-i maillot horirik ez zutela nahi aitortzen grabatu baitzioten kamerek, Evenepoel-ekin eduki zuen elkarrizketan. Bolognako helmugan lasai helmugaratu zen esloveniarra, atzo, segundotxo bat galdu eta maillot horia ez hartzeko. Gaurkoan ere garbi geratu da maillot horiaren kargarik ez duela nahi momentuz UAEk. Gustura hartuko du Carapaz ekuatortarrak, noiz eta Olinpiar Jokoen atarian bere herriko kirol arduradunek lehiaketatik kanpo utzi dutenean, Jhonatan Narvaez-en mesedean. Jarduneko olinpiar txapelduna izanda!

Bihar laugarren etapa, Pinerolo-Valloire: Italian hasi eta Frantzian bukatu. 140 kilometro baino ez, baina Galibier erraldoia tartean. Broma gutxi, alde errazenetik igotzen bada ere. Gainetik 16 kilometro baino ez dira geratuko helmugara, eta jaitsiera teknikoa da. Tom Pidcock-en jaitsiera ikusgarria errepikatuko ote da bihar?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak