Lidl-Krak!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 23a, 17:42

Argazkia: Giro di Italia

Milanen trenoak bere liderra galdu du bidean eta Merlier-ek akats hori baliatu du ciclaminoari garaipena lapurtzeko.

Dena ondo egiten ari zen Lidl-Trek, Jonathan Milanen bosgarren garaipena lortzeko. Pogacarren pare jartzeko. Azken bihurgunean, baina, maglia ciclaminoak bere taldekideen gurpila galdu du, eta 12., 15. postura arte egin du atzera. Taldekideak jabetu dira, liderra ez zetorrela, eta trenoa hautsi egin da. Groves eta Merlier egoeraz jabetu eta egurrean hasi dira. Milan asko gerturatu zaie biei, herio batean, 300 metroko esprinta abiatuta, eta tarte txiki batean Merlier-en aurretik ere izan da, baina azken metroetan bete egin da apur bat eta Merlier.ek ebatsi dio etapa garaipena.

Lehen esprint-a, eta azken aurrekoa irabazi ditu Soudal taldeko belgikarrak. Azkena etzi damu jokatuko delako Erromako Koliseoan. Bihar eta etziko etapak ez dira esprintean erabakiko. Milanen nagusitasuna ikusita, handia egin du Merlier-ek, bere 43. garaipena lotzeko, inork ez baitzuen txakur txikirik ematen bere alde gaurko esprinta baino lehenago. Ezta ihesean, egurrean aritu diren lau lagunen alde ere. 47.3 kilometroko batez besteko abiaduran joan dira Pietrobon, Maestri, Fiorelli eta Honore, eta tropelak lodi egin behar izan du lana aurrena laukotea zena harrapatzeko (ondoren boskotea, Affini atzetik aurrera etorrita batu baitzaie).

Bihar 19. etapa jokatuko da: Mortegliano-Sappada. 159 kilometro eta bigarren zati bihurria. Passo Duron igoko dute aurrena, bigarren mailakoa, baina oso tentea. 4.4 kilometro da luze, baina  %9.7ko batez bestekoarekin. Sappadak zortzi kilometro ditu, lehen lauak etzanak, baina azken hirurak %8.6ko batez bestekoarekin, eta %15eko malkarrekin. Ihesaldia, ziur!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak