Superbe Lou Lou!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 16a, 19:15

(Argazkia: Giro d'Italia)

Merezitako garaipena lortu du Alaphilippe-ek Fanon, laugarren ahaleginean.

Beste inor baino gehiago saiatu da, eta merezitako saria lortu du azkenerako Julien Alaphilippe handiak. Aurreko hiru ahaleginetan kale wgin du, edo aurkari indartsuagoak topatu ditu alboan, eta ezin errematerik eman ihesaldiari. Gaur eman dio,  indarrez hobeto, baina taktikoki oso bizkor jokatuz.

Izan ere, maisua da Dartañan mosketaria, eskarmentu handiko ziklista; lasterketak inork gutxik bezain ondo ezagutzen dituena. Garaipena ihesaldia helmugatik oso urrun zegoela hasi da gorpuzten frantziarra. Lagun gehiegi ihesean,  sailkapen nagusiko ziklista batzuk tartean, eta taldea haustea erabaki du, selekzionatzea. Maestrik bakarrik eutsi dio, eta biek bakarrik egin dute helmugarainoko bidea.

Alaphilippe Maestri gehiago zen. Errelebo gehiago eta hobeak eman ditu, eta Monte Gioven aise utzi du atzean. Jazarpenean zetozenen artean Narvaez eta Hermans izan dira indartsuenak, baina Alaphilippe-ek beti izan du minutu erditik gorako errenta ziurra. 

Dartañan hiru itzuli handietan garaipena lortu duten ziklisten klubean sartu da, eta ia urtebetera luzatu den garaipen lehortea bukatutzat eman. Pozteko moduko arrakasta, Alaphilippe tropeleko txirrindulari maitatuenetakoa delako, lehiakorrenetakoa. Allez Lou Lou!!!

Bihar 13. etapa. Volata berri bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak