Copa Turboa traktorea baino azkarragoa da!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 14a, 18:10

(Argazkia: Giro d'Italia)

Valentin Paret-Peintrek irabazi du Bocca della Selvan, ihesaldia burututa; UAEk baimena eman du gaur.

Indarra, trebezia, zorte apur bat eta UAE eta Pogacarren baimena behar ziren gaurko mendiko etapa irabazteko, eta denak batu ditu etapa garaileak, Valentin Paret Peintrek. Eguneko ihesaldian sartu da, beste 24 lagunekin batera. Zaldi onak, denak.  Lau minutuko zuloa lortu dute ondoren, eta UAE eta Pogacar gaur etapa lasai egitekotan zirela jabetu. Haiek larunbatean bezala jokatu izan bazuten jai zegoelako.

Azken mendatean selekzioa egin du 52 kiloko igotzaile meharrak, eta Romain Bardet handiarekin Jan Tratnik, buruan zihoan esloveniarraren bila abiatu dira. Kosta zaie majo, Traktornik traktore baten indarrarekin zihoalako,  minutu bateko errenta ezin hobe kudeatuz. Grabitatearen legeak, baina, ez du barkatzen, eta Valentinen R5 Copa Turboak helmugarako 2.7 kilometro falta zirela harrapatu du Tratnik. Harrapatu, azeleragailua zapaldu, eta agur. Kilometro bat lehenago Bardet bera hautsi du Decatlon taldekoak.

Tropelean gauza gutxi. Bahrein bakarrik saiatu da sagarrondoa astintzen, eta batzuk ondo helduta daudela ikusi da, Cian Uidjdebroeks gaztea, esaterako. 13 segundo galdu ditu Visma taldekoak, eta larri samar iritsi da helmugara. Bestelakoan ezer gutxi. Bihar volata, Kooij gabe, gaur ez baita abiatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak