Volata Milan!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 15a, 17:54

Giro d'Italia.

Jonathan Milanek bere bigarren etapa irabazi du, Merlier aise menderatuta.

Volata-k, esprintak aurreikusten diren Giroko etapetan oso zaila da ezustekoak gertatzea. Esprinterren taldeen kontrola oso handia izaten da, eta ihesaldi ahalegin oro zapuzten dute hanka batekin. Gaur hiru laguneko ihesaldia baimendu dute, heriotza ziurrera kondenatua zegoen ahalegina.

Ez dute batere aukerarik izan, eta etapa esprintean erabaki da. Bertan Jonathan Milan nagusitu da, eta bere bigarren etapa garaipena lortu. Tim Merlierren gurpila hartu du Lidl-Trek taldekoak, eta helmugatik 100 metrora aise gainditu du. Eroriko bat izan da azken metroetan, Fabio Jakobsen kaltetuena.

Bihar 12. etapa, Montesicuri-Fano Tirreno itsaso ondotik, baina bihurri samarra. Laugarren mailako lau mendate daude 193 kilometroko bidean, eta puntuak emango ez dituzten beste hainbeste gaintxo, gehiago ez badira. Bereziki nabarmentzekoa Monte Giove, helmugatik 10 kilometrora dagoen muinoa. 2.6 kilometro da luze, %5.6ko batez besteko maldarekin, baina lehen erdia %8ra da. Tarte horretan, gainera, %20 hormatzar bat ere bada. Bihar, beraz, volata ez da hain erraza izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak