Ormaiztegiko zakurrarena

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 12a, 18:02

Olav Kooij, Giroko 9. etapako irabazlea.

Olav Koiijek irabazi du Napolin, Jonathan Milan menderatuta; Narvaez etapa lortzear izan da, baina Pogacarren azken erreleboak ekuadortarraren ekimena zapuztu du.

Etapa ederra ikusi dugu Napolin. Nahikoa izan da bukara sigisagatsua, klasika itxurakoa jartzea, esprinterrek euren kontrol lanean zailtasuna izan zezaten. Bizkorra izan da egoera hori usaintzen Julien Alaphilippe, Dartañan mosketaria, eta errepidea gorantz jarri eta berehala jo du erasoa. Bost lagunekin egin du ihes aurrena, eta Ewen Costiourekin bakarrik hurrena. Enbidoa bota dio tropelari, eta ez zaio asko falta izan bere helburua lortzeko, helmugatik sei kilometrora harrapatu baitute. Narvaez-ek jo du ondoren, eta mina egin du, ordurako Lidl-Trek taldeko morroiak erre antzean zihoazelako. 8-10 segundo lortu ditu 'lagarto'-ak, eta azken kilometroan sartuta, garaile izango zela zirudien. Orduan, baina, Tadej Pogacarrek 200 metroko errelebo latza eman du, itxuraz Molano taldekidearekin etapa garaipena bilatzeko. Molano hirugarren izan da azkenean, eta Kooij-ek aise menderatu du Milan.

Etapak lehen astearen itxiera suposatu du, eta lehen aste horretan, UAE eta Tadej Pogacarren nagusitasun erabatekoa. Bihar atsedena izanen du tropelak, eta bigarren astea Alpeetako lehen etaparekin bukatuko da igandean. Giroko etapa gogorrenarekin, Livignon: 222 kilometro eta 5.700 metroko desnibel metatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak