Arriskuak merezi du

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko api. 7a, 08:38

Estrategia bikaina prestatu du UAE taldeak, eta Itzulia irabazi Juan Ayusorekin; Izuan jo du erasoa espainiarrak, eta Skjelmose ondo defenditu bada ere, Urkaregin hautsi du norvegiarra.

Etapa dotorea eskain dute ziklistek Itzulia bukatzeko. Ziklistek, eta UAE taldeko kirol zuzendariak, Josean Fernandez Matxin-ek. Arbelean estrategia dotorea prestau du Basaurikoak, eta prestatu bezala uztartu dira osagai guztiak, etapa bikaina osatu eta Itzukia irabazteko. Bax eta Igor Arrieta langileak sartu ditu ihesaldian, aurrena, UAEk. Ondoren Marc Soler kataluniarrak jo du Krabelin gainean. Soler bera Arrietak eta Bax-ek eraman dute lasterketa burura, eta Izuako pasaeran Soler Ayusoren zain geratu da, Skielmose nekarazteko.

Norvegiarra bikain aritu da, halere, bere burua ondo defendatuz, eta Markinara iristerako Ayusok Izua gainean zeraman 20 segundoko zuloa ixtea lortu du. Skjelmose, baina, hustu egin da jazarpenean, eta Ayusok indarrak gorde, Soler-en babesean. Urkaregi hasi eta berehala jo du berriro Ayusok, eta INEOS-eko Carlos Rodriguez-ek bakarrik eutsi dio. Entente  on batera iritsi dira bi espainiarrak: etapa Rodriguez-entzat, eta Itzulia Ayusorentzat, eta bidea egin dute Eibarko Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino. Rodriguezek etapa eta podiuma lortu ditu, eta Skjelmosek lagundu die podiumean.

Erorikoa goxatu

Etapa handia ikusi da, eta ikuskizunak aurreko etapetako erorketek eragindako zapore gazi-gozoa goxatu dute, neurri batean. Zaila izango da Itzuliari erorikoen sona txarra kentzea, baina azken etapak, behintzat, apaldu du aurreko egunetako tristura.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak