Oilarrak beti oilar

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko api. 1a, 17:59

Primoz Roglic txirrindularia, gaur, Euskal Herriko Itzulian. Irudia: Euskal Herriko Itzulia.

Kaos handi samarra izan da Irungo erlojupekoan, eta Roglic garaileak uzta polita lortu du aurkariekiko.

Haizeak Tom Pidcock bidali du erietxera. Roglic bidez nahastu da helmugatik gertu, eta Remco Evenepoel lurrera jausi da hasi eta berehala. Kaosa. Nahikoa ez eta etapa bukaeran zaparrada latza bota du Irunen. Faboritoek bazekiten hala gerta zitekeela, eta horregatik abiatu dira etapa hasieran.

Roglic izan da garailea kaisean, helmugatik gertu zegoen bidegurutzean nahastu eta 8-10 segundo galduta ere. Ezustea eman du esloveniarrak, eta jakin ezinik geratuko gara Remco abiatu eta berehala erori izan ez balitz zer gertatuko zen. Belgikarrak 11 segundo eman ditu helmugan. 4 gutxiago bigarren sailkatuak, Jay Vine-ek, 7 segundo, eta 10 Skjelmosek. Vingegaard faborito nagusiak 15 segundo galdu ditu.

Balioan jarri behar da Roglicen garaipena, ez baitzen espero hain sasoi puntu ona erakustea. Itzulian podiuma lortzeko hautagai sendoa bilakatu da, baina Top 3a egitea eta irabaztea ezberdina da, eta Vingegaard-ek segitzen du faborito nagusi izaten.

Biharko etapak Irun eta Kanbo arteko bidea egingo du. Santinazio da mendate puntuagarri bakarra, baina muino bihurri asko daude. Etapa kontrolatzea ez da erraza izango, baina 50 bat laguneko taldearen esprinta espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak