Liztorren ziztadak hasi dira!!!

Sepp Kuss helmugan. (Argazkia: La Vuelta).

Sepp Kuss-ek irabazi du Javalambren, ihesaldia burututa, eta Roglic-ek eta Vingegaard-ek aurkari guztiak atzeratu dituzte.

Uda udazken kolorea hartzen hasia da, dagoeneko, baina liztorrek bizi-bizi segitzen dute, han eta hemen ziztadak ematen. Javalambren gora Jumbo-Vismak erakustaldia eman du. Lasterketa buruan, eta tropelean. Bere taktika perfektua izan da, etapa garaipena, taldeko bi liderrek aurkariak atzeratu izana, eta lidergoa beste talde baten esku uztea lortu baitute. Azken kasuan Lenny MartinezGroupama taldekoaren esku.

40 laguneko ihesaldia egin da etapako lehen herenean, eta txirrindulari onak sartu dira: Kuss, Landa, Lenny Martinez, Bardet, Kamna... Bakarrik eta biluzik ikusi da Evenepoel liderraren Soudal taldea, eta aurrekoek 7 minutuko zuloa ireki dute. INEOS eta Movistar hasi dira lanean,  bestelakoan euren oilarrak jokoz kanpo geratuko zirelako sailkapen nagusian.

Jumbok bost lagun sartu ditu ihesaldian, eta Van Baarlek eta Tratnik-ek lan itzela egin dute Kussen alde. Durango Kid-ek nahieran utzi ditu atzean denak, eta aise gailendu da Martinez eta Bardeten aurretik. Martinez gazteak eskuratu du maillot gorria, eta erne berarekin.

Tropelean Roglic-ek jo du lehen erasoa, eta onenen taldea txikitu. Vingegaard eta Mas iritsi dira atzetik, eta Evenepoel liderra sufritzen hasi da. Azken kilometroan bakarrik geratu dira Jumboko liztorrak, eta Ayusok eutsi die ondoen. Mas-ek eta Remcok minutu erdia galdu dute, eta Roglic eta Vingegaard haien pare daude dagoenek sailkapen nagusian.

Bihar esprinta bueltan, Oliva aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak