Kaden Groves nagusitu da esprintean. Argazkia: rtve.es.

Bigarren esprinta irabazi du Kaden Groves ozeaniarrak, etapa ezin aspergarriagoan.

Batzuetan halako etapak egon behar omen dira, dena ezin delako mendia, bukaera bihurriak edo erlojupekoak izan. Azken bi etapek siesta usain latza zuten eta hala izan da. Batez ere gaurkoak. Lagun bakarreko ihesaldia eta tropela oporretan.

Remco Evenepoelek jarri du gatz pixka bat, gainsariak zituen esprinta irabazi baitu. Sei segundo zakura, eta aurkariak lo. Hala jarduteak konfiantza falta erakusten duela esango du bakarren batek, baina gogoratu nola ibili ziren Tourrean Pogacar eta Vingegaard, mokoka egunero.

Esprintean Kaden Groves nagusitu da berriz, gaur Pippo Gannaren aurretik. Pentsa zein apala den Vueltan ari den esprinterren zerrenda... Bihar Javalambre eski estazioan bukatuko da etapa: 11 kilometroko pendiza eta %8ko bataz besteko malda. Mendate bakarreko etapa da, eta ez da diferentzia handirik espero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak