Sosegatu ezinik segitzen du Vueltak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko abu. 29a, 17:55

Argazkia: La Vuelta.

Kaden Groves nagusitu da Tarragonako esprintean, eta erorketa ugari eman dira etapa hondarrean.

4 etapa, dagoeneko, eta denetan bada arazoren bat. Gaurkoan erorketak, aurreikusteko modukoak esprintean bukatzen diren etapetan. Bi potolo gertatu dira, gutxienez, kokapena bilatzen eta esprintari ekin aurretik. Ikuskizun horien zehar kalteak zenbaterainokoak izango diren.

Etapak, bestelakoan, zer kontatu gutxi izan du. Zozoa izan da. Hiru laguneko ihesaldia eta esprinta. Sepulveda, David Gonzalez eta Ander Okamika ihesean. Bi minutu eta erdiko tartea eman die tropelak, eta erraz harrapatu ditu helmugatik 15 kilometrora. Esprintean erorketek kaosa sortu dute, eta anabasa horretan, UAEko Juan Sebastian Molanok jo du urrunetik. Gertu izan du garaipena, baina azken metroek gorantz egiten zuten apur bat eta tarte hori baliatu du Kaden Groves ozeaniarrak besoak garaile jasotzeko.

Bihar bigarrena lortzeko aukera izanen du Groves-ek. Morella-Burriana, zailtasun orografikorik gabeko 180 kilometro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak