Desastre...

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko abu. 27a, 19:10

(Argazkia: @lavuelta)

Kirol arlotik haratago zeresan gehiago eman du etapak; Andreas Kron nagusitu da Bartzelonan eta Andrea Piccolo lider jarri.

Kataluniatik ihes egiteko deseatzen egongo dira honezkero Vueltako antolatzaileak. Atzo erauntsia eta ilunabar azkarrak kritika zorrotzen hartzaile bilakatu zituen, eta gaurko eguna ere ez da errazagoa izan. Euria lodi berriro eguerdian Bartzelonan, txirrindularien sindikatuak goiz hasi dira etapa bukaera neutralizatzeko eskatzen, arriskutsuegia zelako. Antolatzaileek ez zuten negoziatzeko indarrik, atzoko desastrearen ondotik, eta denbora ofizialak helmugatik 9 kilometrora hartzea deliberatu dute. Alegia, Montjuic Gaztelura igo aurretik.

Gainean eta helmugan zeuden gainsariak, ordea, mantendu egin dituzte, eta erabakia ez da ondo ulertu. Txintxetak agertu dira errepidean, eta Evenepoel jausi.  Euriaren erruz ere hainbat erorketa egon dira, Roglic horietako bat, eta Van Baarle eta Vingegaard bera tropelari geratzeko eskatzen ikusi da telebistan, lotsagabe.

Bitartean bost lagunek osatu dute ihesaldia, Okamika bizkaitarra tartean. Romo eta Piccolok iraun dute gehien, eta Piccolok ortu du lidergoa helmugatik 9 kilometrora 18 segundoko errentarekin pasa direlako tropelarekiko. Montjuic-en gora kaosa. Ez da irudi onik ikusi, gailurretik Kron bakarrik pasa den arte ia. Jaitsieran arriskuak hartu eta etapa poltsikoratu du Lottp-Destiny taldekoak. Itxuraz oilarren artean ez da kalteturik egon.

Bihar Andorran bukatuko da etapa, eta lehen mailako bi mendate igota bukaeran. Ordino eta Arinsal ez dira gogorregiak, baina erakutsiko dituzte gauzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak